Posted on Leave a comment

LAURO IKASTOLAKO 3 URTEKOEN GELA

Lauro ikastolako irakasleek, hainbat material hartu zuten BIRSORTU-ko txokotik. Material horiek, besteak beste gres losetak, kartoizko bobina handiak, ohial zatiak… baliabide didaktiko bilakatu dtuzte 3 urtekoen gelan. Kartoizko bobina handiak garraiobideen proiektuan txertatu dituzte, tren zoragarri bat eraikiz. Bestalde, koloretako gres losetak matematika txokoko serieak egiteko erabili dituzte eta hegazkin baten barneko botoiak irudikatzeko baita ere.

A zer lana egin dutena! Mila esker Lauro Ikastola!!!!

Posted on Leave a comment

Udarregi Ikastola Festetarako Prestakuntzetan

Udarregiko ikasleek, Birsortuko tailerrean ditugun hainbat ohial berreskuratu dituzte Usurbilgo herria kolore biziz apaintzeko festetan. Ohial koloretsu hauek TERNUA enpresak eskaini dizkigu, zeinak erabilgarritzat ez izan arren, bizi berri bat emateko asmotan tailerrean utzi dizkiguten.

Batzuetan ustez erabilgarritzat ez izan arren material bat, irtenbidea eman diezaiekegu. Kasuan kasu, TERNUAK eskainitako ohial koloretsuak herriko festetarako banderatxoak prestatzeko balio izan die Usurbilgo Udarregi ikastolako ikasleei. Hasiera batean erabilgarri ez zen materiala berreskuratu eta bizi berri bat emanaz herria kolorez betetzeari ekin diote ikasleek.

Mila esker prozesu polit honetan parte hartzen duzuen guztiei!

Posted on Leave a comment

TRAPUZKO PANPINAK SAHARAGATIK

Olga Leibarrek, Sahararen alde lan egiten duen EL WATAN elkarte oiartzuarreko kideak, trapuzko panpina polit hauek sortu ditu BIRSORTU proiektuan bildutako oihalak jasoz.

Panpina ikusgarri hauekoso laster izango dira herritarren eskura, zehazki, Oiartzungo Santo Tomas azokan, 2021eko abenduaren 21ean. 20 euroren truke erosi ahal izango dira Oiartzunen egun berezi honetan jarriko den merkatuan.

Bildutako diru guztia Saharara bideratuko da.

Zer opari hoberik Gabon hauetarako?

Animatu eta hurbildu!

Posted on Leave a comment

Birsortu espazioaren denboraldiko itxiera

Ikasturtea amaitu da, uda hasi da eta honekin batera Birsortu espazioaren denboraldiko itxiera iritsi da.

Bizitzen ari garen pandemia honen ondorioz, etengabeko aldaketak izan dituen ikasturte honen amaieran, eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu honek aurrera  egitea posible egin duzuen pertsona guztiei.

Birsortu espazioa 2020 urteko azaroaren 24an abiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritzarekin lankidetzan, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatzeko helburuarekin, bai ikastetxeetan bai euskal enpresetan.

Sei hilabete igaro ondoren finkatutako helburua bete dela baieztatu dezakegu.

Ikasturte honetan zehar Gipuzkoako 16 enpresa izan dira parte hartu dutenak boluntario modura: Donostia Turismo, Ezarri, Garbera, Irizar, Kromosoma, Orona, Ternua, Twin & Chic., Gabiltza, Comercial del Bidasoa, Arotzgi, Acevi, ObeKinematics, Olamendi, Kendu eta San Telmo Museoa.

Urtarrilean hasi ginenetik 35 irakasle baino gehiago pasa dira bertatik, hauek izan dira ikastetxeak: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea, Altza Herri Ikastetxea, Jesuitak Donostia, Astigarragako Herri Eskola, Aldapeta María Ikastetxea, La Salle Kristau Eskola eta Egape Ikastola.

Modu altruista batean enpresek eman dizkiguzuen hondakinak baliabide pedagogikoetan bihurtu dira, proiektuan parte hartu duten irakasleen borondateari eta interesari esker.

Adinaren arabera, ikastetxearen arabera eta landu nahi izan den gai horren arabera, hondakin hauei eman zaien erabilera oso ezberdina izan da. Ikastetxe batzuetan kubismoa landu duzue testurekin eta forma asimetrikoekin esperimentatuz; beste zenbait ikastetxetan ikasle txikien psikomotrizitatea garatu duzue, sormen askeko prozesuen bitartez, sortutako hondakinen inguruan kontzientzia sortuz.  

 Gipuzkoako bai ikastetxeetan bai enpresetan kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatzea eta sustatzea lortu duzue. Honegatik eta beste arrazoi askogatik Emaús Gizarte Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Hurrengo ikasturteari begira, materialak eraldatzen eta gure eskaintza zabaltzen jarraitzea espero dugu, guztiaren informazioa helaraziko dizuegu.

Agur bero bat, eta, mila mila esker zuen lankidetzagatik! 

 

Posted on Leave a comment

Birsortu

Azaroaren 24ean eguerdiko 13:00etan Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioak BIRSORTU Donostialdea espazioa irekiko dute Mundaiz Bideko 6 zenbakian kokatua dagoen Faktory-n, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumena Zuzendaritzaren lankidetzarekin. Prozesu honen bitartez kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatu nahi dira bai ikastetxeetan bai EAEko enpresetan.

Horretarako, BIRSORTU espazioak hondakin objektu ezberdinez hornituko ditu Donostialdeako ikastetxeak, berrerabileratik abiatuz hausnartzeko, galdetzeko, ikertzeko eta beraien ikuspegia zabaltzeko hondakinen bilketaren, kontsumoaren murrizketaren eta ekonomia zirkularraren esan nahiaren inguruan.

Proiektu kultural bat ekonomia zirkularra, sormena eta ikerketa bultzatzeko baztertuak izan diren materialekin, berrikuntza pedagogikoaren bidez. Ekimenak hondakinak nabarmentzen ditu, berrerabiltzearen eta birziklatzearen bitartez ikaskuntza, ekintzailetza eta sormen ardatz edo bideetan bihurtzeko.

Proiektu bitxi hau italiar herrian sortutako programan inspiratzen da, Reggio Emilia eta REMIDA bezala ezagutzen da nazioarteko mailan. BIRSORTU programak sormenaz baliatutako berrerabiltzea eta birziklatzearen kultura sustatzen du eta defendatzen du, hondakinek edertasuna eraman dezaketela, bere kabuz gaitasuna dutelarik hezkuntzari hausnarketa estimulatzeko eta baliabideak eskaintzeko.

 

Nola burutuko da materialaren bilketa?

BIRSORTU espazioak Emaúseko Donostiako Faktory-n kokatzen da. Beraien ateak zabalik dituzte Donostialdea eta Debagoiena eskualdetako hezkuntza komunitatearentzat. Materiala doan hartu daiteke, jasotzeko eguna asteazken arratsaldeak dira aldez aurretik hitzordua eskatuta c.garcia@emaus.com helbidean.  Informazio guztia eskuragarri duzu  www.birsortu.eus.

 

Zenbat aldiz ikusi dugu jostailuaren kaxa jostailua bera baino erakargarriagoa dela?

Proiektu honetako materialak Gipuzkoako enpresa ezberdinetako baztertzetik datoz. Zeharkako moduan, material hauek sustatzen duten ideia da, inperfektua den horrek mezu etiko sakona duela, hausnarketak nahasteko eta bultzatzeko gai direnak, hezkuntzarako iturri izatean amaitzeko, erabilera gutxi dutela edo zaborra direla saihestuz.

REMIDA kontzeptuak hizketaldian jartzen ditu sormena eta jasangarritasuna. Baztertuak izan diren industria eremuko materialak gerturatzea posible egiten du, ikastetxeetan nekez aurki daitezkeen materialak, baina, ekoizpen habitat gertukoenak dira, bere kabuz gizarte eta ingurune erantzukizuneko zentzuan hartzen duten modu eta esperientzia berriak.

 

BIRSORTU. Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren proiektu bat

BIRSORTU sortzen da Hik Hasi eta Emaús Gizarte Fundazioaren arteko lankidetzatik eta bere jatorria du 2018-2019 ikasturtean zehar EAEko 13 ikastetxeetan burututako proba pilotu batean; Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren babesari esker.

Proiektua posible izan da Gipuzkoako enpresa-ehunaren partaidetza boluntarioari esker, horien artean enpresa hauen lankidetza izan dugu: Adegi, Donostia Turismoa, Ekotrade, Eskuz, Ezarri, Gabiltza (Gipuzkoako artisautza elkartea), Garbera, Grupo One, Guccia, H-Enea, Irizar, JMA, Kromosoma, Merkabugati, Orona, Panelfisa, Ternua eta Twin&Chic. Enpresa hauek baztertutako material ezberdina eskaini dute, sareak, hodiak, moketa, poliespana, paletak, igerilekuko baldosak, informatika-materiala eta material elektronikoa, papera eta kartoia, larrua, kotoi organikoa, egurra edo botoiak eta kremailerak

Proiektuan zehar zabaldu nahi dira, bai lankidetza sarea enpresa ezberdinekin, bai eskainiko diren materialak eskualdeko ikastetxeei.