Posted on Leave a comment

FESTETARAKO BANDERATXOAK

Prozesu zoragarria jarri dute martxan Udarregi ikastolako ikasleek, Usurbilgo herria festetan apaindu ahal izateko. Herria alaitzen zuten plastikozko banderatxoak kendu eta ohial berrerabiliarekin berriak egiteari ekin diote.

Prozesua ikasleen eskutik ematen hasi bada ere, herriko Udala eta jubilatu taldea animatu dute prozesuan parte hartu ahal izateko. Pixkanaka, sare bikaina sortu dute proiektu polit honetan. Hiru talde ezberdin osatu dituzte eta Udalak espazioa eskaini die lan bikain hau martxan jartzeko.

Banderatxo zaharrak soketatik kendu, BIRSORTU tailertxotik ohial ezberdinak eskuratu, hauek markatu eta mozteari ekin diote lehenik eta behin. Ondoren, hauek albaindu  eta bolondresek txukun-txukun makinaz josi dituzte. Kate-lan koordinatua osatu dute Usurbildarrek, Dema-plaza era jasangarrian apaindu ahal izateko.

Bolondres guztiei eskerrak eman asmoz, hamaiketako bat antolatu zuten ikastolako patioan eta bertso batzuk eskaini zituzten ikasleek goiza girotu asmoz.Ederki jan ostean, banderatxoak zintzilikatu zituzten proiektua nola geratu zen ikusi ahal izateko.

Prozesu polita, giro bikaina eta elkar-ezagutzeko modu ezin hobea!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *