BIRSORTU proiektuak lurraldeko eragileen dinamizazio prozesuak aktibatu nahi ditu Gipuzkoaren eraldaketa sozial eta ekonomikorako. Zentzu honetan, bai haurtzaroak, bai lurraldean diharduten enpresek Gipuzkoaren garapen soziala eta ekonomikoa bermatzen dituzte. Hortaz, BIRSORTU hezkuntza komunitateari eta ekonomia zirkularrera abiatu nahi diren enpresei zuzentzen da.
Nahiz eta Gipuzkoa osora iristea gustatuko litzaigukeen, Reggio Emiliako REMIDA zentroak eredu hartuta, zentro bat ireki da Donostian, jasotako materiala Gipuzkoako hezkuntza komunitatearen artean banatzeko.
Eskualde hauetako hezkuntza komunitateko kide bazara, edo enpresa bat baduzu eta soberan duzun materiala ekonomia zirkularrean txertatu nahi baduzu, BIRSORTUn parte hartzera gonbidatzen zaitugu.