Parte hartzeko

BIRSORTUn parte hartzeko bi modu daude: materiala eskainiz, edo material horri erabilera pedagogiko bat emanez.

 

Materiala hartu nahi duzu?

Gipuzkoako hezkuntza komunitateko kide bazara eta baztertutako materialari erabilera pedagogiko bat eman nahi badiozu, materialen katalogoa  begiratu dezakezu eta gurekin jar zaitezke harremanetan. Materiala jasotzeko eta BIRSORTU espazioa ezagutzeko hitzordua emango dizugu, asteazken arratsaldetan.

 

Materiala eman nahi duzu?

Baliabide pedagogikoan bihurtu daitezkeen hondakinak sortzen duen enpresa bat baldin bazara, jar zaitezke gurekin harremanetan . Materiala aztertu eta dohain jasoko dugu.

Zure materialak ez duela balio uste al duzu? Gure katalogoa  begiratzera gonbidatzen zaitugu. Ikusiko duzunez, sormenarekin edozer da posible!