Posted on Leave a comment

Ba al dakizu nola erabili eskaintzen dugun materiala?

BIRSORTU proiektuak material egokia eskaintzen du, ez bakarrik eskulanak egiteko, baita psikomotrizitatea lantzeko eta hondakinak material tekniko eta didaktiko bihurtzeko ere.

Jarraian, ideia batzuk aurkezten dizkizuegu. Animatzen al zara ideia horiek martxan jartzera?

Posted on Leave a comment

FESTETARAKO BANDERATXOAK

Prozesu zoragarria jarri dute martxan Udarregi ikastolako ikasleek, Usurbilgo herria festetan apaindu ahal izateko. Herria alaitzen zuten plastikozko banderatxoak kendu eta ohial berrerabiliarekin berriak egiteari ekin diote.

Prozesua ikasleen eskutik ematen hasi bada ere, herriko Udala eta jubilatu taldea animatu dute prozesuan parte hartu ahal izateko. Pixkanaka, sare bikaina sortu dute proiektu polit honetan. Hiru talde ezberdin osatu dituzte eta Udalak espazioa eskaini die lan bikain hau martxan jartzeko.

Banderatxo zaharrak soketatik kendu, BIRSORTU tailertxotik ohial ezberdinak eskuratu, hauek markatu eta mozteari ekin diote lehenik eta behin. Ondoren, hauek albaindu  eta bolondresek txukun-txukun makinaz josi dituzte. Kate-lan koordinatua osatu dute Usurbildarrek, Dema-plaza era jasangarrian apaindu ahal izateko.

Bolondres guztiei eskerrak eman asmoz, hamaiketako bat antolatu zuten ikastolako patioan eta bertso batzuk eskaini zituzten ikasleek goiza girotu asmoz.Ederki jan ostean, banderatxoak zintzilikatu zituzten proiektua nola geratu zen ikusi ahal izateko.

Prozesu polita, giro bikaina eta elkar-ezagutzeko modu ezin hobea!

Posted on Leave a comment

3 URTEKOEN GELAN EGINIKO SAIOA

Irakasleek, hainbat material hartu zuten BIRSORTU-ko txokotik. Material horiek, besteak beste gres losetak, kartoizko bobina handiak, ohial zatiak… baliabide didaktiko bilakatu dtuzte 3 urtekoen gelan. Kartoizko bobina handiak garraiobideen proiektuan txertatu dituzte, tren zoragarri bat eraikiz. Bestalde, koloretako gres losetak matematika txokoko serieak egiteko erabili dituzte eta hegazkin baten barneko botoiak irudikatzeko baita ere.

A zer lana egin dutena! Mila esker!!!!

Posted on Leave a comment

Udarregi Ikastola Festetarako Prestakuntzetan

Udarregiko ikasleek, Birsortuko tailerrean ditugun hainbat ohial berreskuratu dituzte Usurbilgo herria kolore biziz apaintzeko festetan. Ohial koloretsu hauek TERNUA enpresak eskaini dizkigu, zeinak erabilgarritzat ez izan arren, bizi berri bat emateko asmotan tailerrean utzi dizkiguten.

Batzuetan ustez erabilgarritzat ez izan arren material bat, irtenbidea eman diezaiekegu. Kasuan kasu, TERNUAK eskainitako ohial koloretsuak herriko festetarako banderatxoak prestatzeko balio izan die Usurbilgo Udarregi ikastolako ikasleei. Hasiera batean erabilgarri ez zen materiala berreskuratu eta bizi berri bat emanaz herria kolorez betetzeari ekin diote ikasleek.

Mila esker prozesu polit honetan parte hartzen duzuen guztiei!

Posted on Leave a comment

TRAPUZKO PANPINAK SAHARAGATIK

Olga Leibarrek, Sahararen alde lan egiten duen EL WATAN elkarte oiartzuarreko kideak, trapuzko panpina polit hauek sortu ditu BIRSORTU proiektuan bildutako oihalak jasoz.

Panpina ikusgarri hauekoso laster izango dira herritarren eskura, zehazki, Oiartzungo Santo Tomas azokan, 2021eko abenduaren 21ean. 20 euroren truke erosi ahal izango dira Oiartzunen egun berezi honetan jarriko den merkatuan.

Bildutako diru guztia Saharara bideratuko da.

Zer opari hoberik Gabon hauetarako?

Animatu eta hurbildu!