Posted on Leave a comment

Birsortu espazioaren denboraldiko itxiera

Ikasturtea amaitu da, uda hasi da eta honekin batera Birsortu espazioaren denboraldiko itxiera iritsi da.

Bizitzen ari garen pandemia honen ondorioz, etengabeko aldaketak izan dituen ikasturte honen amaieran, eskerrak eman nahi dizkizuegu proiektu honek aurrera  egitea posible egin duzuen pertsona guztiei.

Birsortu espazioa 2020 urteko azaroaren 24an abiatu zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko Zuzendaritzarekin lankidetzan, kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra sustatzeko helburuarekin, bai ikastetxeetan bai euskal enpresetan.

Sei hilabete igaro ondoren finkatutako helburua bete dela baieztatu dezakegu.

Ikasturte honetan zehar Gipuzkoako 16 enpresa izan dira parte hartu dutenak boluntario modura: Donostia Turismo, Ezarri, Garbera, Irizar, Kromosoma, Orona, Ternua, Twin & Chic., Gabiltza, Comercial del Bidasoa, Arotzgi, Acevi, ObeKinematics, Olamendi, Kendu eta San Telmo Museoa.

Urtarrilean hasi ginenetik 35 irakasle baino gehiago pasa dira bertatik, hauek izan dira ikastetxeak: Koldo Mitxelena Herri Ikastetxea, Altza Herri Ikastetxea, Jesuitak Donostia, Astigarragako Herri Eskola, Aldapeta María Ikastetxea, La Salle Kristau Eskola eta Egape Ikastola.

Modu altruista batean enpresek eman dizkiguzuen hondakinak baliabide pedagogikoetan bihurtu dira, proiektuan parte hartu duten irakasleen borondateari eta interesari esker.

Adinaren arabera, ikastetxearen arabera eta landu nahi izan den gai horren arabera, hondakin hauei eman zaien erabilera oso ezberdina izan da. Ikastetxe batzuetan kubismoa landu duzue testurekin eta forma asimetrikoekin esperimentatuz; beste zenbait ikastetxetan ikasle txikien psikomotrizitatea garatu duzue, sormen askeko prozesuen bitartez, sortutako hondakinen inguruan kontzientzia sortuz.  

 Gipuzkoako bai ikastetxeetan bai enpresetan kontsumo arduratsua eta ekonomia zirkularra bultzatzea eta sustatzea lortu duzue. Honegatik eta beste arrazoi askogatik Emaús Gizarte Fundaziotik eskerrak eman nahi dizkizuegu.

Hurrengo ikasturteari begira, materialak eraldatzen eta gure eskaintza zabaltzen jarraitzea espero dugu, guztiaren informazioa helaraziko dizuegu.

Agur bero bat, eta, mila mila esker zuen lankidetzagatik! 

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *